Badok. Euskal Kantagintzaren ataria
Harremanetarako formularioa
Hemen zaude > albisteak
> albisteak

Idi Bihotz taldea azken agurra prestatzen ari da

«Kontzertu ahaztezin batekin» amaitu nahi dute heavy metal taldeko kideek 1996an hasitako ibilbidea

Erredakzioa.

Bilbo

Idi Bihotz heavy metal musika taldea desegin egingo da, eta azken agurreko kontzertuan parte hartzeko deia egin diete taldeko kideek jarraitzaileei. Oraindik ez dute zehaztu non eta noiz izango den azken emanaldi hori, baina jarraitzaileetzako adierazpenean «ahaztezina» izatea espero dutela diote.

1996an sortu zuten Idi Bihotz taldea, Mikel eta Gorka Bizar anaiek (abeslaria eta gitarrista, hurrenez hurren), Iban Huarte lehengusuarekin batera (baxu-jotzailea). Albaro Alonso bateria jotzailea eta Pekkory gitarrista gehitu zitzaizkien geroago. Zazpi disko kaleratu ditu Idi Bihotzek. 1997an lehena: Herriaren taupada (Oihuka); 2007an azkena: Idi Bihotz (Santo Grial).